Sententziak eta albisteak

Soldata diskriminazioa

Jul 27, 2021 | Sententziak eta albisteak

SENTENTZIA. Epaiak sexuaren arabera ordainsaria desberdina den egoera bat aztertzen du, desberdintasun hau hitzarmenean jasotako kategoria desberdinen bidez egiten zelarik.

Gatazka kolektibo bat da, eta epaiak argi deklaratzen du sexuagatiko soldata-diskriminazioa dagoela, balio bereko lanetan ordainsari desberdinak emanez, “Peoia” eta “balio anitzeko peoia” kategorietan, hain zuzen ere.

Beheko kategoria erabat feminizatuta zegoen, goikoaren maskulinizazioaren aldean, eta lan horiek funtsean berdinak ziren. Beheko kategoriaren deuseztasuna eta goragokoaren ordainsariaren aplikazio orokorra erabakitzen da.

Magistratua Gloria Poyatos Matas da, genero-ikuspegia aplikatu ohi duena , epai eredugarriak emanez.

DESKARGATU ezazu sententzia:
Sexuaren araberako soldata diskriminazioa. Eme Abokatuak, Emakume eta haurren eskubideetan adituak gara Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñan.

 

Eme Abokatuaken, Emakume eta haurren eskubideetan adituak diren abokatuen sarea duzu, zure eskura. Donostia. Bilbo. Gasteiz. Iruña.
 

KONTAKTATU GUREKIN