SENTENTZIA. Auzitegi Gorenak 2022ko otsailaren 9ko epai honetan, deuseztzat jotzen du langileak bere ezkontzari buruz egiten duen iragarpenaren aurrean eginiko kaleratzea. Enpresak langilea kargutik kendu zuen, kontratua oinarritu zuen obra edo lana amaitu zela argudiatuz, baina justuki ezkontzeko asmoa jakinarazi zuen egunetik hurbil eta dagokion baimena baliatzeko asmoa jakinarazi zuenean. Egoera zibilagatiko diskriminazioa dagoela zehazten da epaian (Langileen Estatutuaren 4.4.c artikulua), bai eta berdintasunarena ere (EK 14), bereziki emakumeen kasuan ematen dena.
Diskriminazio hori ez da soilik ezkontzaren iragarpenak eragiten duena. Jakina da horren atzean emakume horren etorkizuneko amatasunak eragindako diskriminazioa ere badagoela, seme-alabak zaintzeko baimenak, lizentziak eta kontziliazio-neurriak beharko dituelako bere seme alabak zaindu ahal izateko.
Jaitsi epaia HEMEN (.pdf ESP)