Desiratutako oreka lortzea: lana eta amatasuna uztartzea da, ama izateko abenturari ekitea erabakitzen dugunean, sortzen zaigun kezkarik handienetako bat.
Familia bat osatzeak, bai maila pertsonalean zein lan arloan, dakarren esperientzia eraldatzailea ezagutzen baduzu, ziur gaude zeure buruari galdetzen diozula, ea zein eskubide dituzun familia eta lana uztartzeko orduan.
Baliteke zure bizitza profesionala eta amatasuna uztartzeko oztopo ugari aurkitzea.
Badakigu zure energia eta ahalegin guztia oreka puntu horretara iristeko erabiliko duzula, amatasunaren ondoren zure bizitza profesionalera itzultzen zarenean, zure lana haurraren zaintzarekin uztartu ahal izateko.
Baina ez da beti erraza izaten: gaur egun, traba asko daude lana eta familiaren zaintza uztartzeko.
Ama bezala, garrantzitsua da Legeak eskaintzen dizkizun neurriak ezagutzea, lana eta familia bateragarri egiteko nahia errazteko.
Zalantzarik baduzu, edo ama eta langile gisa dituzun eskubideei eragiten dien arazoren bat sortzen bazaizu, lagun zaitzakegu.
Eme Abokatuak: emakumeen eta haurren zuzenbidean adituak diren abokatuak gara, besteak beste, Lan Zuzenbidea lantzen dugunak, eta gainera, zu bezala, emakumeak, langileak eta amak gara.
Lana eta amatasuna: zer arazo izan ditzakezu?
Lana eta familia uztartzeko arazoek ama askori eragiten diete, duten lanbidea edozein dela ere.
Berdin da enpresa batean lan egitea edo funtzionaria izatea, negozio propioa izatea, edo zure lanpostuak erantzukizun handia edo txikia izatea.
Kontziliazioak ama guztiei eragiten die, eta ez litzateke alternatiba bat izan behar, errealitate bat baizik, benetako konponbideekin, denera iritsi nahi eta ezin horrek sortzen digun erru-sentimendurik ez izateko.
Emakumearen eskubideetan adituak garen aldetik, kontziliazio inguruko kezkak dituzten amen kontsulta asko jasotzen ditugu:
- Ama izan ondoren lanaldia murrizteari buruzko zalantzak.
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzeko aukerari buruzko galderak.
- Telelanarekin lotutako eskubideei buruzko informazioa.´
- Amatasunaren ondoren lanera noiz itzuli kalkulatzeko moduari buruzko kontsultak.
- Bularreko haurra zaintzeko baimenei buruzko zalantzak.
Zein arazo nagusi aurkituko dituzu lana eta amatasuna uztartzeko garaian?
– Enpresek eta ama langileek ez dituzte kontziliazio-eskubideak ezagutzen. Horrek kalte egiten dizu, desinformazioak, zure enpresaren erantzun okerra ontzat ematera bultzatu zaitzake eta: adibidez, esan diezazute ezin duzula lanaldi-murrizketarik eskatu txandaka lan egiten baduzu.
– Enpresek ez dute ordutegi zentzuzkorik, ezta malgurik ere: Europako lanaldirik luzeenak ditugu.
– Estatu espainiarrean -eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez dira salbuespenak- presentzia kultura bat dago oraindik enpresetan: helburuen araberako lorpenak kontuan hartu beharrean, lanpostuaren presentzialtasuna inposatzen jarraitzen da.
– Guraso bakarreko familiei laguntzeko neurriak falta dira, seme-alabak bakarrik hazte dituzte eta kontziliatzeko zailtasun askoz handiagoak baitituzte.
– Enpresa askok amatasuna traba gisa ikusten dute, eta haurdun ez geratzeko aholkatzen dizute edo presioa eragin arrazoi hori dela eta.
– Emakumearen eskubideetan adituak garen abokatu gisa, emakume eta ama langile gisa dituzun eskubideak ezagutzen ditugu.
Informazioaz gain, zure enpresarekin elkar ulertzeko eta lana eta familia bateragarri egiteko erabil ditzakezun legezko argudioak ezagutu behar dituzu.
Kontziliazioa eta amatasuna: zure eskubideak
Ama eta langile gisa ditugun eskubideei buruz hitz egiterakoan, baimen ordainduak eta ez-ordainduak bereizten ditugu.
Ama langileentzako baimen ordainduak
✔ Amatasunagatiko baja edo jaiotzagatiko prestazioa
Jaiotzagatiko 16 asteko baimena hartzeko eskubidea duzu, zure haurra jaiotzen den egunetik aurrera, amatasun, adopzio, tutoretza eta familia-harrera kasuetan, beti ere, kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direnean.
Besteren konturako langilea bazara, zure nominan jasotako kotizazioaren (kontingentzia arrunten oinarriarena) % 100 jasotzeko eskubidea duzu, eta amatasun-prestazioa PFEZ-aren zergapetzetik salbuetsita dago.
Autonomoa bazara, amatasunagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea duzu, bai erditzearen kasuan, bai adopzioaren kasuan, besteren konturako langile baten kasuan bezala, baina espezialitate batzuekin.
Jaso ahal izateko, autonomoek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten ordainketan eguneratua egon behar zara.
Egoera horietako bakoitzak bere zehaztapenak ditu, eta, beraz, komeni da lege aholkularitza jasotzea, kasu bakoitzean zein baldintza eskatzen diren jakiteko.
✔ Edoskitzeagatiko baimena
Bularreko haurra zaintzeko baimena bezala ezagutzen dena, eta eskubidea duzu haurra edoskitze naturalarekin nahiz artifizialarekin elikatzen baduzu.
Zure enpresak ordaintzen duen baimen ordaindua da, hau da, ordu bat gutxiago lan egin arren, berdin kobratzen duzu.
Zure haurrak 9 hilabete bete arte goza dezakezu, hau da, egunean ordubete izan dezakezu haurra zaintzeko.
Zuk erabaki dezakezu nola antolatu nahi duzun ordu hori: egun bakoitzeko duzun ordu hori zure lanaldia ordu erdiz murriztuz hasieran eta amaieran, edo ordu horiek pilatu lanaldi osoak egiteko. Azken aukera hau, aplikagarri zaizun hitzarmen kolektiboak hala aurreikusten badu izango duzu edo zure enpresarekin adostasun batetara iristen bazara.
Hau amaren eta beste gurasoaren eskubidea da, eta enpresak ezin du ukatu, ezta mugatu ere, eta ezin dizu esan nola gozatu nahi duzun.
✔ Haurra goiztiarra bada edo erditu ondoren ospitaleratuta egon behar badu, daukazun baimena
Halako kasuetan, zuk edo zure bikotekideak egunean ordubeteko baimena izan dezakezue, edo, bestela, lanaldia bi orduz murriztea erabaki, soldata proportzionalki murriztuta.
✔ Lanaldia murriztea
Legeak zure lanaldiaren ordutegia eta iraupena egokitzeko eskubidea aitortzen dizu, lana eta familia bateragarri egin ahal izateko.
Ezagutzen ditugu zure zalantza ohikoenak kasu hauetan:
- Nola eskatzen den eta nola adostu zure enpresarekin.
- Zer murrizketa izango duzun soldatan.
- Nola babestu legalki, zure eskubidea errespetatzen ez bada.
Jakin ezazu, oro har, lanaldia 1/8 eta erdiaren artean murriztu ahal izango duzula, zure ardurapean hamabi urtetik beherako seme edo alaba bat izateagatik, eta horrek soldata proportzionalki murriztea dakar.
Eskubide indibiduala da, eta amak zein beste gurasoak har dezakete.
Garrantzitsua da jakitea, ezin zaituztela kaleratu amatasunaren ondorioz edo zaintzagatik lanaldi murriztua eskatzen baduzu, langile gisa dituzun eskubideak urratzen ari liratekeelako.
Kaleratzen bazaituzte, emakumeentzako Lan Zuzenbidean aditu gisa lagun zaitzakegu: garrantzitsua da laguntza legala lehenbailehen eskatzea, kaleratzetik 20 egun dituzulako enpresaren aurka demanda aurkezteko.
Ama langileentzat baimen ez ordainduak
✔ Zure semea edo alaba zaintzeko eszedentzia
Eszedentzia bat eskatzea pentsatzen ari bazara, enpresak, lanpostura berriro itzuli arte lanpostua gordeko ote dizun kezkatzeak normala da, eta denbora horretan laguntzaren bat edo prestazioren bat izango ote duzun jakitea.
Era berean, badakigu ama askok zalantzak dituztela eszedentzia eskatzeko moduari buruz, eta zenbat denboran baliatu daitezken eskubide horretaz.
Oro har, 3 urteko eszedentzia har dezakezu seme-alaba bakoitzeko, naturala izan edo ez, jaiotzen den egunetik zenbatzen hasita.
Lehenengo urtean, lanpostua gordetzeko eskubidea duzu.
Eszedentzia-denbora Gizarte Segurantzan kotizatutako denboratzat hartzen da, eta zure enpresan langile gisa izandako antzinatasunari dagokionez ere, kontutan hartu eta zenbatu egiten da.
✔ Lanaldia egokitzea
6/2019 Errege Dekretuak eragindako erreformaren ondoren, Langileen Estatutuaren 34. artikuluaren 8. paragrafoan jasota geratu da, lanaldi-murrizketaren desberdina den beste aukera bat, lana eta familia bateragarri egiteko: lanaldi egokitzapena.
Zure enpresari lanaldia egokitzea eskatu diezaiokezu, lanaldia murriztu beharrean, baina ez da eskubide bat eta ezin duzu galdatu: zuk eskatzen duzu, eta enpresak uka dezake, horretarako arrazoirik badu.
Oso garrantzitsua da jakitea zure enpresarekin nola negoziatu behar duzun, eta, honek, lanaldi-egokitzapena ematen ez badizu, ukatzeko arrazoiak justifikatu beharko ditu.
Zure semeak edo alabak 12 urte bete arte eska dezakezu, baita bigarren mailara arteko beste senide batzuk zaintzeko ere, hala nola aitona-amonak, gurasoak edo anai-arrebak.
Lana distantziara egitea ere eska daiteke, nahiz eta egiten duzun lanaren araberakoa izango den aukera hau posible izatea ala ez.
Ama askok nahiago dute bide hori, lanaldi-murrizketa aukeratu beharrean.
Hala ere, errealitatean oraindik enpresa askok ukatzen dute, ama asko eta asko lanaldi-murrizketa eskatzeko aukerarekin bakarrik utziz.
Emakumearen eskubideetan adituak diren abokatuak garenez, lege-aholkularitza eman diezazukegu, zure enpresarekin negoziazioa nola bideratu jakin dezazun eta lanaldia egokitzea eskatzeko, Langileen Estatutuan araututako prozedurari jarraituz.
Nola lagun zaitzakegu lana eta amatasuna bateratzen?
Ez da erraza uztartzea, eta ama bezala esan dezakegu, inork ez digula irakatsi nola uztartu gure bizitza profesionala eta familiarra.
Normala da informaziorik ezak eta zure eskubideak ez ezagutzeak zalantzak eta kezkak eragitea.
Horregatik, garrantzitsua da ezagutzea zeintzuk diren eska ditzakezun baimenak eta kontziliazio-eskubideak.
Emakumeen eta haurren eskubideetan adituak garen abokatu gisa, badakigu zer behar duzun:
✔ Lana eta familia bateragarri egiteari buruz Legeak eta zure Hitzarmen Kolektiboak diotenari buruzko informazioa.
✔ Lege-aholkularitza: nola negoziatu eta nola lortu akordio on bat zure enpresarekin, hortik hasita, zure inguruabar zehatzen arabera zuretzat aukerarik onena zein den aztertzea arte.
✔ Laguntza juridikoa: ama eta langile gisa dituzun eskubideak urratzen badira, zure burua bermeekin defendatzeko beharra baituzu.