Artículos de interés

Amatasunagatiko mobbing-ari aurre egin diezaiogun. Eusko Legebiltzarrari galdera luzatuko diogu!

Jan 27, 2022 | Blog

Osoigo Plataformaren bidez, amatasunagatiko-mobbingari buruzko galdera hau Eusko Legebiltzarrari zuzentzeko, beharrezko bultzada lortu nahi ditugu. Gogora dezagun Eusko Jaurlaritzak bere gain hartua duela Lan Ikuskaritza eta Lan Segurtasuneko eskumena

 

Amatasun-mobbing-a. Diskriminazio ikusezin, estali eta isila da, emakume askori eragiten diena. Haurdun dauden edo haur bat izan duten emakumeei ez ezik, ama izan daitezkeen adinean egoteagatik eta probabilitate horren aurrean ere, emakume askok pairatzen dute. Presioak agertzen hasten dira, ia oharkabean egiten direnetatik, nabarienetara izan daitezkeelarik; adibidez, haurdun geratzean, kontratua ez zaiela berrituko eta ez dituztela kontuan hartuko adierazten zaie, edo ezin izango dutela erantzukizuneko lanposturik lortu.

Halaber, lanik gabe daudenak, gehiegitan aurkitzen dituzte kontratatuak izateko zailtasun handiak, eta prekarietatera eta pobreziara kondenatzen dituzte, hau da, bazterketara, emakume izate hutsagatik eta ama izateko aukeragatik, eta hori ezin da salatu, ezta demandatu ere, lan-harremanik ez dagoelako.

Haurdun geratzean, arrazoi horrengatiko diskriminazioa sarritan gertatzen da, eta asko dira lanera ez itzultzea erabakitzen dutenak, haurra jaio ondoren, ekonomikoki gehien behar dutenean. Arazo asko sortzen dira haurdunaldiko arrisku-prestazioa errazteko, baimenak edo lizentziak eskuratzeko, etab. Eta erditu ondoren arazo hori ez da desagertzen, eta benetako zailtasunak dituzte lana eta zaintza uztartzeko, enpresek legez onartuta dauden neurriak ere askotan ukatzen dituztelarik. Batzuk kaleratuak edo jazarriak izan ohi dira, euren lanpostua uztera behartuz.

Erakundeek benetako kontrola egin beharko lukete diskriminazio- eta jazarpen-mota honen gainean. Eusko Legebiltzarreko kideengana jo nahi dugu, benetako gaitz honen aurkako neurri eraginkorrak har daitezen. Babesa emaguzu galdera hau Osoigo plataformaren bidez, Eusko Legebiltzakideei egin diezaieten!

Erakundeek benetako kontrola egin beharko lukete mota horretako diskriminazio mota honen eta jazarpenaren gainean. Babesa eman iezaguzu, galdera hau Osoigo plataformaren bidez, Eusko Legebiltzarrari egin diezaigun!

 

Hemendik egin dezakezu

 

Eme Abokatuak, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan dihardugun abokatu adituak gara lan arloan, %100 halako kausekin konprometituak