Lagundu zaitzakegu

Eme Abokatuak -en aholkularitza eta laguntza juridikoa eskainiko dizugu, emakume izateak eragina duen edozein egoeratan zaudelarik eta genero-ikuspegiarekin jardutea beharrezkoa den kasu orotan edo arrazoi hau dela eta, diskriminatua izaten ari zarela sentitzen baduzu.

Aldi berean, haur eta nerabeen defentsan eta asistentzian dihardugu, hauek, eskubideen subjektu diren heinean, entzun egin behar direlako eta haien inguruabar, eskubide eta interes guztiak kontuan hartu behar direla uste dugulako.

Argiago ikus dezazun, honelako egoeretan lagun diezazukegu (ez da zerrenda itxi bat):

Lanean

Berdin du, besteren konturako langilea zaren edo zeure kontura diharduzun, etxeko langilea, funtzionarioa, etab.

Zure ardurapean seme-alabak edo senitartekoak badituzu edo gaixotasun larri bat badute eta lana eta familia uztartzeari buruzko aholkularitza behar baduzu (malgutasuna, baimenak, lizentziak, lanaldi-murrizketa, eszedentzia, etab.), edo kaleratze bat, santzio bat, lan baldintzen funtsezko aldaketa bat pairatu baduzu zure enplegatzailearen aldetik; hala nola, soldata desberdintasun edo arrakalak badaude zure lantokian edo emakume izate hutsagatik, edo amatasuna dela eta, zein haurdunaldiagatik edota kontziliaketa eskubideen erabilpena egin izanagatik, ondorio kaltegarriak izan dituzula uste baduzu, zure eskubideak aldarrikatu ditzakegu.

Edo, agian, jazarpen sexuala edo sexuan oinarritutako jazarpenen bat jasaten ari zara lanean, hau da, emakume izateagatik; edo baliteke, lanpostu edo plaza bat lortu ezin izatea, egoera horri lotutako arrazoiengatik edo ama izateagatik, adibidez. Hau da, eta, azken batean, uste baduzu diskriminatua izan zarela lan arloan, bai zuzenean, zeharka edota era diferituan, ez izan zalantzarik eta ipini gurekin harremanetan.

Emakumeen Lan Zuzenbideko abokatu espezialistak Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan

Gizarte Segurantzaren aurrean (edo Itsasoko Gizarte Institutua, “SEPE”, Lanbide)…

Gure bizitzako uneren batean, ziur asko guztiok behar izango dugula gizarte-segurantzaren edo prestazioen arloko eskubideei buruzko informazioa, edota horiek eskatu edo erreklamatu, adibidez, haurdunaldiarekin edo amatasunarekin (baita adopzioa, zaintza eta harrera) eta edoskitzearekin zerikusia dutenak, hala nola, honako hauek (euskarazko deitura, gizarte segurantzaren web orritik hartua da):

  • “Haurdunaldiko arriskuagatik prestazioa”
  • “Arriskua edoskitze naturala bitartean”
  • “Jaiotza eta adingabearen zaintza”
  • “Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea”, etab.

Agian, zalantzak dituzu, erretiroa hartzeari dagokionez, eta ez dakizu lanaldi partzialean lan egin dituzun aldiak modu berezian zenbatu behar direnik (partzialtasun-koefizientea), emakumeak direlarik lanaldi partzialean lan egiten dutenetatik gehiengoa, edo seme-alaba bakoitzeko, pentsioa handitzen dela. Gerta liteke, agian, nahikoa kotizatu ez izana, seme-alabak edo senideak zaintzen aritu zarelako eta ez jakitea ea pentsioren bat edo laguntzaren bat dagokizun ala ez.

Edo, zoritxarrez, jakin nahi duzu ea alarguntza edo zure seme-alaben kasuan, umezurtz pentsio baten onuradun izan zaitezketen eta zalantzak sortzen zaizkizu ea jaso ahal izateko baldintzak betetzen dituzun, zure familia mota, lotura edo bizikidetza  modua kontuan hartuta.

Baliteke, ezintasun iraunkor bat eskatu nahi izatea, zure osasun-egoerak mugatu eta lan egitea eragozten dizulako edo orain arte egiten zenuen moduan lanean jarraitzeko gaitasuna murriztua duzulako (edozein eremutan, baina batez ere, sektore feminizatuetan, emakumeei gehien eragiten dieten lanbide-gaixotasunetan edo emakumeek gehien pairatzen dituzten gaixotasunetan, etab.).

Agian, langabezian edo aldi baterako ezintasunean (“baja”) zaude, eta alta ematen dizute oraindik sendatu gabe zaudenean, eta horren aurka egin nahi duzu, edo prestazio horien edo egoera horietan izan ditzakezun aukeren edo alternatiben berri izan nahi duzu.

Donostiako, Bilbon, Gasteizen eta Iruña-Iruñean Emakumeen eta Haurren arduragabekeria medikoan espezializatutako abokatuak. M Abokatuak

Beste edozein Administrazioren aurrean (Estatukoa, Autonomikoa, Forala, Tokikoa)

Administrazio publikoko langilea zarelako eta kontziliaketaren arloko eskubideei edo zure lan-baldintzei buruzko informazioa izan nahi duzulako, edo Administrazioari edozein egoeratan aurre egin behar diozulako zure eskubideak baliatzeko edo Administrazioaren erantzukizuna eskatzeko, kasu horietan aholkatu diezazukegu.

Baita zure seme-alaben hezkuntza-eskubideengatik erreklamatzeko edo bullying-kasuetan jardun edo esku hartzea eskatzeko, adibidez; edo adingabeen babesgabetasun deklarazioko prozeduretan, edo haiei eragiten dieten beste edozein prozeduratan.

Gizarte-zerbitzuek alde batera uzten zaituztela sentitzen baduzu beharrizan-egoeretan, edo zuretzako eta zure familiarentzako, berdintasun-baldintzetan, zerbitzu publikoak edo gizarte-eskubideak eskatu edo erreklamatu behar diren edozein egoeratan bazaude, ez izan zalantzarik guregana jotzeko.

Emakumeen eta haurren Eskubideetan espezializatutako abokatuak Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan

Familian

Familia arloan, bikotearen edo ezkontideen hausturaren aurrean jarraitu beharreko urratsen berri emango dizugu, betiere adingabeen ongizatea zainduz. Une erabakigarriak dira inplikatutako pertsona guztien bizitzan, batez ere, zure seme-alabenean, hauek dauden kasuan; beraz, ahalik eta modu positiboenean eta errespetuzkoenean egin beharko da.

Familia-prozeduretan (dibortzioak, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak, etab.), gai garrantzitsuak arautzen dira, hala nola, adingabeen zaintza eta jagoletza eta gurasoen egonaldi-erregimena, betiere kontuan hartuta honako faktore garrantzitsu hauek: ongizate emozional, sozial, fisiko eta psikologikoa, amagandiko edoskitzea, gurasoen gaitasunak eta jarrerak, eta seme-alaben esparru guztien garapenean eragin dezakeen edozein faktore. Gainera, familiaren bizileku izan zenaren erabilera erabakitzen da, elkarrekin bizi diren seme-alaben mantentzea eta haien gastuetarako ekarpenak egitea, hala nola, harremanean zehar eskuratu ahal izan diren beste karga batzuen gaineko erabakiak.

 Ezagun dugu, une horien bizi intentsitatea zein den eta sortzen diren beharrez, eta horien arabera jarduten dugu. 

Azpimarratzekoa da, dugun familia-bitartekaritza zerbitzua, alderdiak prest egonez gero, prozedura ahalik eta modurik onuragarrienean eta hauen erabateko inplikazioarekin kudeatu ahal izateko. 

Familia arloko beste inguruabar edo behar batzuk ahaztu gabe, hala nola desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzeko neurrien prozedurak, kuratelak, defendatzaile judiziala, etab.

Abogadas en Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan especialistas en Derecho de Familia para Mujeres e Infancia. M Abokatuak

Osasunean

Osasun-zerbitzuengana jotzeko garaian ere lagunduko zaitugu (publikoa eta pribatua), askotan zaurgarritasun bereziko egoeretan aurkitzen garelarik hauen aurrean, adibidez, jarraian azaltzen diren kasuetan:

Haurdunaldiko, erditzeko eta erditze ondoko eskubideak. Eskubide horiek babes berezia behar dute; izan ere, haien defentsak ez dakar soilik emakumearen eskubideen babesa, jakin badakigulako, adingabearen babesa haurdunalditik eta erditzean hasten dela. Askotan, emakumeek erditzean dituzten eskubideak urratu egiten dira, eta are larriagoa dena, baita umeenak ere. Erditzeetan egiten diren praktikak, gehienetan, esku hartzen duten profesionalen interesen arabera erabakitzen dira eta horrek, kasu askotan, ondorio larriak eragiten ditu amarentzat eta haurrarentzat.

Hau bada zure kasua, sortutako kalteengatik dagokion osasun-zerbitzu publikoan edo pribatuan erreklamatzeko aukera izan dezazun, aholkatuko zaitugu.

Era berean, ginekologia, obstetrizia edo pediatria zerbitzuen aldetik praxi txarra edo negligentzia medikoa jasan duzun kasuetan, bai zuk edo/eta zure haurrak (edo seme-alabak), lagun zaitzakegu. Baita indarkeria obstetrikotzat jo daitezkeen eta, tamalez, gaur egun gehiegitan gertatzen diren jardueren aurrean ere (ahaztu gabe haurdunaldiaren etendura kasuetan, haurdunaldiaren galera edo heriotza kasuetan, lagundutako ugalketetan, etab., gertaturikoak).

Hala nola, beste edozein kasutan edo esparru medikotan izan ditzakezun arazoetan ere, adibidez, emakumeei neurri handiagoan eragiten dieten gaixotasunen diagnostiko berantiar baten aurrean: bularreko, umetoki, obulutegietako minbiziak, fibromialgia, neke kronikoaren sindromea edo beste edozein gaixotasun.

Eta paziente eta osasun-zerbitzu publiko zein pribatuaren erabiltzaile gisa dituzun eskubideei buruzko edozein informazio behar baduzu edo zure seme-alaben eskubideei buruzkoak, jar zaitez gurekin harremanetan.

Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko abokatuak Osasun Zuzenbidean espezialistak, zabarkeria medikoa emakumeen eta haurrengan. M Abokatuak

Indarkeriaren aurrean

Tamalez, batzuetan, ezkontza-gatazka baten aurrean ez ezik, zigor-arloko beste esku-hartze mota bat eskatzen duen genero-indarkeria egoera baten aurrean aurkitu ohi gara. Kasu horretan, aldez aurretik aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu emakumeei, ertzain-etxean salaketa jartzeari eta salaketa horrek ekarriko dituen ondorioei dagokienez, baita babes-agindua eskatzeari eta epaitegian prozedura hasteko eta izapidetzeko laguntza judizialari dagokionez ere. 

Kontutan izan, haurrak dauden kasuetan, eta hauek aurrean egon edo ez, emakumearen aurkako indarkeriak haien garapen fisiko, psikiko eta/edo soziala oztopatzen duela; kasu horietan, Epaitegiari jakinaraztea beharrezkoa bilakatzen delarik, haien oinarrizko eskubideak berma daitezen.

Zorionez, adingabeak babestea, gizartearen garapenean aurrera egiteko ezinbestekoa dela uste duen ideiaren inguruan, gero eta ezagutza eta kontzientzia gehiago dago. 8/2021 Lege Organikoak, haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren aurreko babes integralari buruzkoak, dioen bezala: “familia, bere forma anitzetan, haurren eta nerabeen garapenerako ingurune naturala da; beraz, administrazio publiko guztien lehentasunezko helburua izan behar du, haurren aurkako indarkeria ekiditeko lehen urratsa baitira, eta tratu onaren kultura bultzatu behar dute haurdunaldiaren unetik bertatik hasita”. 

Era berean, bizitza, osotasun fisikoa, sexu-askatasuna eta sexu-ukigabetasuna, intimitatea e.a., bezalako ondasun juridikoak mehatxatuta ikusten dituzun beste edozein egoeraren aurrean ere lagun zaitzakegu. 

Alde batera utzi gabe, gaur egun ugaritu egin diren, eta tresna teknologiko edo telematikoak erabiliz, Internet, sare sozial edo beste bitarteko batzuen bidez egiten diren delituak, hala nola, jazarpena, ziberbullyinga, sextinga, childgrooming, stalkinga, e.a., (Gure blogean delitu mota horiek zertan datzan azaltzen saiatzen diren artikuluak aurkituko dituzu), emakumeei, haurrei eta nerabeei neurri handiago batean eragiten dietenak.

Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan tratu txarren eta indarkeria matxistaren arloan espezializatutako abokatuak. M Abokatuak