Prozesu hau hiru zatitan bana dezakegu:
-
-
- Aurretiko fasea
- Arriskua egiaztatzeko 1. fasea eta
- fasea: prestazioa eskatzea.
-
Aurretiazko Fasea
Con carácter previo, el empresario o empresaria debe haber realizado las siguientes acciones (previstas en el Art. 26 de la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales), sobre la protección de la maternidad:
Aldez aurretik, enpresaburuak honako ekintza hauek egin behar ditu (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 26. artikuluan aurreikusitakoak), amatasuna babesteari bideratuak:
1) Haurdunaldian, edoskitzaroan edo erditu berritan dagoen langilearen lanpostuaren arriskuen ebaluazioan jasota egotea, zehaztasunez, langilearen edo fetuaren (legeak hitz hau erabiltzen du) edo haurraren osasunean eragin kaltegarria izan dezaketen agente, prozedura edo lan-baldintzen izaera, maila eta iraupena.
2) Aurreko puntuko arriskuen ebaluazio espezifiko horren emaitzen arabera, lanpostuaren lan-baldintzak edo lan-denbora egokitu beharko ditu, haurdun edo edoskitzaroan dagoen emakumearentzat arrisku horiek ezabatu edo gutxitzeko, onargarriak izan daitezkeen mailara jaitsi arte.
3) Lan-baldintzak edo denbora egokitzea ezinezkoak badira, edo egokituta ere haurdun dagoen langilearen edo fetuaren (haurraren) osasunean eragin kaltegarria izan badezake, kasu horretan, langilea bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu edo eginkizun batera aldatu beharko da. Horretarako, enpresaburuak, behin langileen ordezkariei kontsulta eginda, arriskurik ez duten lanpostuen zerrenda eratu beharko du.
Arriskurik gabeko lanposturik ez badago langilea lekualdatzeko, aztertzen ari garen prestazioa izapidetu edo tramitatu ahalko da. Eskaera egiteko prozedura bi fasetan bana daiteke:
1. fasea. Arriskua egiaztatzea
- Langileak mutuari edo dagokion erakunde kudeatzaileari, eskatu beharko dio haurdun egonda egiten duen jarduera profesionalaren arriskua baloratu dezala (berdin edoskitze naturalari dagokionez). Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:
- Arriskua egiaztatzeko eskaera (eredu normalizatua, mutuaren inprimaki bidez)
- NANaren, AIZren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia.
- Osasun Zerbitzu Publikoaren ziurtagiri medikoa, haurdunaldiaren egoerari eta erditze data posibleari buruzko txostenaren bidez (Formularioa/Eredua)
- Enpresak eman beharreko dokumentua: lanpostuaren arriskuen ebaluazioa edo prebentzio-zerbitzuak lanpostuaren arriskuari buruz egindako txostena, halakorik baldin badago.
- Enpresak bete beharreko dokumentua: lanpostuaren ziurtagiria, lan-jarduera eta arriskuak deskribatzen dituena (eredu normalizatua, mutuaren inprimaki bidez).
2. fasea. Prestazioa eskatzea
Bigarren fase honetara lehenengo fasea amaitu ondoren soilik igaro ahal izango gara; hau da, mutua edo erakunde kudeatzailearen osasun-zerbitzuak jakinarazi beharko dio langileari arriskua egiaztatzen dela (“arriskuaren ziurtagiri positiboa”).
Beraz, arriskua egiaztatu ondoren, nola tramitatzen da prestazioa?
- Langileak prestazio ekonomikoaren ordainketa eskatu behar du (mutuak emandako eredu normalizatuaren bidez).
- Lan jarduera etetearen hasiera-datari buruzko ziurtagiria aurkeztuz (enpresak egin beharrekoa, eredu jakin bat dago horretarako)
- Eta edoskitze naturaleko arriskuagatiko prestazioa eskatzen bada, familia-liburuaren fotokopia edo baliokidea (paper formatuan desagertze bidean baitago) ere aurkeztu behar da.
Egoitza fiskala EAEtik edo Nafarroatik kanpo izanez gero (erkidego horietan lan eginez), Estatuto Zerga Agentziaren 145 eredua ere aurkeztu beharko da.
Mutuen webguneek oso baliagarria izan daitekeen informazioa dute eta prestazioa izapidetzeko bete beharreko inprimakiak ere bertan