Seme-alabak daudenean eta dibortzio bati aurre egin behar diozunean, egoera mingarri bat bizitzeari, haurrengan prozesuak ahalik eta eragin txikiena izan dezan arduratzen zaitu.
Normala da mila zalantza sortzea:
✔ Zure seme-alabek prozesua nola biziko duten…
✔ Nola konponduko den euren mantenuaren gaia…
✔ Zer gertatzen den akordio batetara iristen ez bazara…
✔ Nola egin bisitekin, zure haurra bularreko umea bada…
Emakumearen eskubideetan adituak garen Abokatuak izanik, uste dugu dibortzio bat ez dela konpondu behar epaitegi batean, askoz lehenago baizik, haustura gertatu den unetik hasita.
Prozesu legal baterako prestatzeaz gain, zeina ahalik eta modu adiskidetsuenean eramaten saiatu behar duzun, familia osoaren onerako; garrantzitsua da, baita ere, zure bizitza berreskuratzeko prestatzea, bikotekide ohiarekiko harremana berreraikitzea eta seme-alaben ongizatea, bai legearen zein afektibotasunaren ikuspegitik, babestuta dagoela ziurtatzea.
Emakumea bazara, erabakia hartua baduzu eta seme-alabak dauden dibortzio bati aurre egin behar badiozu, Eme Abokatuak-en lagun zaitzakegu: abokatu adituak gara familia-zuzenbidean, eta, gainera, zu bezala, emakumeak, langileak eta amak gara.
Seme-alabak dauden dibortzio kasu baten aldez aurreko aholkuak, zure lasaitasuna eta haurren ongizatea ziurtatzeko
Dibortzio batek ondorio emozional, ekonomiko, familiar eta juridikoak dituzten erabakiak hartzea dakar.
Bikotearen edo ezkontzaren hausturak amaiera ematen dio zure bizitzako etapa bati, eta beste etapa baten hasiera da, zuretzat eta zure seme-alabentzat.
Zure egoera zibil berrirako trantsizioa ahalik eta lasaiena izan dadin saiatzeaz gain, garrantzitsua da etxeko txikienak babestea.
¿Qué podemos recomendarte cuando inicias un proceso de divorcio con hijos?
✔ Banantze edo dibortzio batean zure seme-alaben ongizatea gurasoen arteko elkar-ulertze onean datza, babestu beharreko alderdirik ahulena direlako.
✔ Akordioaren bidea familia osoaren lasaitasunerako aukerarik onena da: bikotekide ohiak zareten heinean, harreman ona izateak eragina du seme-alabengan eta prozedura judizial luze eta mingarri batean sartzeak gutxiago eragitea dakar berarekin.
✔ Seme-alaba adingabeak dauden guztietan, dibortzioa bide judizialetik izapidetu behar da beti.
✔ Epaileak beti babestuko du seme-alaba adingabeen interesa, gurasoen interesaren gainetik.
Epaileaz gain, seme-alabekiko dibortzio-prozedura judizial batean, Ministeritza Fiskalak ere esku hartzen du, eta haren eginkizuna, adingabeen interesa zaintzea da, esklusiboki.
Seme-alabak dauden kasuetan dibortziatzeko urratsak: elkar ulertzen saiatzeko bidearen garrantzia
Behin dibortziatzea erabaki ondoren, gauza asko pentsatu eta adostu behar dituzu, bikotekide ohiarekin seme-alabak dituzuenean: zaintza, bisita-erregimena, familiaren etxebizitzaren erabilera, ezkontzaren kargen banaketa edo mantenu-pentsioa.
Bi dira dituzun aukerak:
- Adostasunezko dibortzioa.
- Adostasunik gabeko dibortzioa (edo kontentziosoa)
Elkarrekiko ulermena dagoenean errazagoa da ados jartzea, eta beti da gomendagarriena prozesua adiskidetsua izan dadin eta zuen seme-alabek gutxiago sufritu dezaten.
Elkar ulertzerik ez badago, epaitegietan zure interesak eta zure seme-alaben etorkizuna babesteko prestatu behar duzu, hauek “arma jaurtitzaile” (“arma arrojadiza” deritzona erdaraz) gisa erabiltzea saihestuz.
Familia-zuzenbideko abokatu espezialista bezala, hasiera-hasieratik aholkularitza legala jasotzea gomendatzen dizugu beti:
- Adostasunezko dibortzioaren kasuan, sinatzen duzuen hitzarmen arautzailea prestatzeko laguntza beharko duzulako. Hitzarmen horrek zuen eskubideak eta betebeharrak jasoko ditu, eta nahitaez bete beharrekoa da.
Auzitegietara joatea beste erremediorik ez dagoenean, zure eta zure seme-alaben interesak defendatzeko borrokatu beharko duzulako, alde batetik, zure lasaitasuna eta, bestetik, haurren ongizatea eta segurtasuna lortzeko.
Adostasunezko dibortzioa seme-alabak dauden kasuan: familia osoari mesede egiten dion konponbiderik onena
Ezkontzari amaiera emateko modurik onena, bikote-haustura elkarri kalterik egin gabe kudeatzea da, gaizki kudeatutako dibortzio batek zugan ez ezik, zuen seme-alabengan ere eragin kaltegarririk izan ez dezan.
Ahal den guztietan, saiatu zure dibortzioa elkarren adostasunez tramitatzen.
Prozesua errazagoa da, baina oso garrantzitsua da legalki ondo aholkatuta egotea, zure bizitzarengan eta seme-alabenean eragina izango duten erabakiak hartuko baitituzu.
Hauek dira adostasunezko dibortzioan eman beharreko urratsak:
- Hitzarmen arautzailea prestatu eta sinatzea.
- Dibortzio-demanda, hitzarmenarekin batera, familiaren egoitzari dagokion epaitegian aurkeztea.
- Hauek berretsi egin beharko dira epaitegian, zitazioa jasotakoan.
Adostasuna badago ere, garrantzitsua da laguntza legala izatea, bai hitzarmena prestatzeko, bai dibortzio-demanda idazteko, beharrezko dokumentuak biltzeko edo izapide judizialak egiteko.
Hitzarmen arautzailearen garrantzia
Funtsezko dokumentua da, bertan jasoko dituzuelako bai zuei, zein zuen seme-alabei eragiten dizuen akordio pertsonalak, zein ondareari dagozkionak.
Bertan jasotako klausulak adostasunez ituntzen dira, epaileak onartu behar ditu, eta biak (dibortziatzen zaretenak) behartuta zaudete hori betetzera.
Kode Zibilaren 90. Artikuluak, hitzarmenak jaso behar dituen akordioak aurreikusten ditu:
- Seme-alabei dagokienez: guraso-ahala (“patria potestad” deritzona), zaintza nork gauzatuko duen (“custodia”, alegia), edo biek partekatuko duzuen, hala nola, bisita erregimena eta komunikazioari dagokiona.
- Etxebizitzaren eta etxeko horniduraren erabileraren esleipenari dagokionez: ohikoena seme-alabei eta haien zaintzapean geratzen den gurasoari esleitzea da.
- Ezkontzaren erregimen ekonomikoaren likidazioa eta kargen banaketa.
- Mantenu-pentsioa, eta, hala badagokio, ezkontide batek bestearen alde eman behar lukeen konpentsazio-pentsioa.
Hitzarmen arautzailea bi alderdiek sinatu behar duzue, eta epaitegian aurkezten da dibortzio-demandarekin eta gainerako agiriekin batera.
Ohikoena ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria eta seme-alaba bakoitzaren jaiotza-ziurtagiria, errolda-ziurtagiria eta jabetzak, zorrak, hipotekak edo banku-kontuak justifikatzen dituzten dokumentu guztiak aurkeztea da.
Nahiz eta zuen artean ondo konpondu eta akordio batera iristeko aukera izan, garrantzitsua da bakarrik ez sentitzea eta prozesu osoan familiako abokatu batek laguntzea, sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitzeko eta zure eta zure seme-alaben interesak babesteko.
Adostasunik gabeko dibortzioa seme-alabak dauden kasuan: helburua zure eta zure seme-alaben ongizatea babestea da
Batzuetan, bikote-harremana hain dago gaiztotuta edo kaltetua, ezinezkoa dela adiskidetasunezko akordio batera iristea, eta adostasunik gabeko dibortziora jo behar da.
Kasu horietan, hauek dira izapideak:
- Edozein ezkontidek aurkeztu ahal izango du dibortzio-demanda, bere eskaera justifikatzen duten agiriekin batera.
- Behin aurkezturik, beste ezkontideak demandari erantzun egiten dio eta egoki deritzona aurkeztu du prozedurara.
- Epailearen aurrean bista (epaiketa bat) egiten da, Fiskaltzaren esku-hartzearekin, seme-alaba adingabeak daudelako, eta bertara ezinbestekoa da abokatu eta prokuradorearekin aurkeztea.
- Epaileak dibortzio-epaia (sententzia) ematen du, zeuen arteko harremana arautuko duten neurri guztiak eta zuen seme-alaben zaintzari eta mantenuari buruzko guztia jasotzen dituena.
Oso garrantzitsua da auzi-prozesu batean bietako inork ez erabiltzea txikiak besteari presio egiteko, eta ahal den guztietan hauek epaitegira eramatea saihestea.
Badakigu, emakumeen eta haurren eskubideetan adituak diren abokatu gisa, eta ama gisa, oso gogorra dela lege-prozesu honetarako prestatzea.
Ezagun dugu, baita ere, zure seme-alabak oso txikiak direnean edo edoskitzaroan haur bat duzunean, bularra hartzen duena, zure kezka, eta beste gurasoarekin gaua igarotzea eztabaidagai izaten ohi da, txikia baita eta behar zaituelako.
Kasu horietan, bularra ematen duen haurra amarekin geratzen da edoskitzaroa ez kaltetzeko, baina gai horri buruzko epai edo sententzietan ez dago adostasunik (oraindik bide luzea dago egiteko); beraz, oso garrantzitsua da laguntza espezializatua izatea.
Laburbilduz, dibortzio batek, eta are gehiago, seme-alabak daudenean, bizitza-aldaketa handia dakar zuretzat eta zure seme-alabentzat.
Familiako abokatuak eta emakumearen eskubideetan adituak garenez, zure bikote hausturan lagundu nahi zaitugu: zure lasaitasuna berreskuratzeko aholkua emanez eta zure seme-alaben ongizatea babesten dugu.
Familia Bitartekaritzako zerbitzu bat ere badugu, familia-gatazka bat konpontzen lagun diezazukeena, prozedura judizial batera jo beharrik izan gabe.
Nahi baduzu, Eme Abokatuak-en jar zaitezke gurekin harremanetan eta zure istorioa konta diezagukezu inolako konpromisorik gabe.
Eme Abokatuak-en, Familia Zuzenbidean adituak diren abokatuak aurkituko dituzu, Donostia, Bilbo, Gasteizen eta Iruñan.