Zerbitzuak
Emakume eta Haurren eskubideetan adituak garen abokatuak
ZER ESKAINTZEN DUGU
Arlo juridikoan behar duzun guztia eskaintzen dugu, hau da, kasua edo dokumentazioa aztertzea beharrezkoa ez duen posta elektroniko bidezko kontsulta soil batetik hasita, Auzitegien aurreko defentsara, eta tartean, edozein aholkularitza ematen dugu, idatziak egin, edozein kudeaketa, etab.
Azpimarratzekoa da Familia bitartekaritzan eskaintzen dugun zerbitzua, familiako gatazkei era azkar eta ekonomiko batean (edozein prozedura judizialekin alderatuz) aurre egiteko aukera emateaz gain, ahalik eta modurik gozoenean amaitzea ahalbideratzen du, gehienbat, haurrak eta hauen interes eta babesa jokoan dauden kasuetan.
Gardentasunez jarduten dugu gure zerbitzuen prezioak edo kostuak azaltzeko garaian. Hona hemen gure prezioetako batzuk, orientazio gisa (2022 urterako):
Posta elektroniko bidezko kontsulta, 37 €-tik aurrera*
Telefono bidezko kontsulta (ordubetera arte), 55 €-tik aurrera*
- Kontsulta Zoom, Teams, Skype bidez, hau da, on line (ordubetera arte), 60 eurotik aurrera*
- Aurrez aurreko kontsulta (45 min), 75 eurotik aurrera*
*Prezioak handiagotu daitezke, kasuaren konplexutasunaren arabera, edo dokumenturen bat aztertu edo idatzi sinpleren bat egin behar bada.
Azaldu zure kasua
Jar zaitez gurekin harremanetan Kontaktua atalean duzun formulario bidez, egin ezazu zure kasuaren azalpen ahalik eta zehatzena, eta azalduko dizugu zure kontsultari erantzuteko modurik egokiena zein den, hala nola, zein kostu izango duen ere (adibidez, zure kontsulta aztertuta, adieraz diezazukegu zure kontsulta erraza dela eta posta elektroniko bidezko mezu baten bidez erantzun dezakegula, eta prezioa 37 eurokoa dela, ordaintzeko modua azalduz).
Gainera, formulario edo inprimakia behin beterik, bidali eta jasotzen dugunetik, gehienez 48 lanorduko epean erantzuten saiatuko gara.
Behin lehen kontsulta hori eginda, prozedura administratibo edo judizial bat abiaraztea beharrezkoa dela adosten badugu, ahalik eta aurrekontu zehatz eta itxiena egingo dizugu (“enkargu-orria”), onartu beharko duzuna, bi aldeen ziurtasun eta lasaitasunerako.
Ez beldurrik izan, eskuragarria izango ez zaizun zerbitzu edo arreta bat aurkitzeari, konpromisorik gabe kontsulta gaitzazu, eta urratsez urrats joango gara, behar duzun guztiaren berri emanez.
Batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan) jarduten badugu ere, zure kasua balora dezakegu, zauden tokian zaudela. Gainera, egungo teknologiekin, ez da gure artean distantziarik egongo.