Emakume eta haurren eskubideak

Eme Abokatuak, Abokatu adituak | Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan
KONTAIGUZU

Bizitzaren arlo guztietan

Lanean

Kontziliazio eskubideei buruzko informazioa behar baduzu, hau da, lana eta familia nola uztartu. Baliteke, soldata desberdintasuna jasatea edo beste edozein diskriminazio (kaleratze, santzioetan, etab) edo jazarpena lan eremuan. Kasu guzti horietan, lagundu zaitzakegu.

Gizarte Segurantzan

Gizarte Segurantzaren arloko eskubideen inguruko aholkua behar baduzu edo prestazioei buruzko informazioa, hau da, adibidez: haurdunaldiko arriskua, jaiotza eta adingabearen zaintzagatikoa, erretiroa, aldi baterako ezintasuna (“baja”), besteak beste, toki egokian zaude.

 

Familian

Bikote edo ezkontza-haustura kasuan, seme-alaben ongizatea kontutan hartuz (hauek dauden kasuan), aholkatuko zaitugu. Baita filiazio eskubideetan edo familia esparruko beste gaietan ere, adibidez, desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzeko neurrietan.

Beste Administrazioetan

Zuretzako edo zure familiarentzako zerbitzu publikoak edo eskubide sozialak eskatu behar badituzu (adibidez, hezkuntza-eskubideak, adingabeen babesgabetasunarekin loturikoak, etab.) edo Administrazioari erantzukizuna eskatu, lagundu zaitzakegu.

Osasun Arloan

Kontsulta iezaguzu haurdunaldiko, erditzeko eta erditze ondoko eskubideei buruz zalantzarik baduzu. Praxi txarra, arduragabekeria medikoa edo indarkeria obstetrikoa pairatuz gero, nola jokatu ahal duzun aholkatu zaitzakegu, baita zuk edo zure haurrek paziente eta erabiltzaile gisa dituzuen eskubideak jakinarazi ere.

Indarkeriaren Aurrean

Zure eta/edo zure seme-alaben aurkako indarkeriazko egoera batean bazaude (adibidez, zuzeneko genero-indarkeria edo bikarioa), erasotua izan bazara (fisikoki, sexualki, etab.) edo jazarpena jasaten ari zara, hala nola, bullying-a (ziberbullying-a), lagundu zaitzakegu. Baita ere, Internet, sare sozial edo beste bitarteko batzuen bidezko delituen biktima bazara.

“Erditzean izandako esperientzi txar baten ostean beraiengana jo nuen, pentsatuz erditzean zehar ez zirela gauzak guztiz ongi egin. Ez dakit nola bukatuko den guzti hau, baina asko  eskertzen da horrelako momentu zailetan halako pertsonak bilatzea, enpatiaz eta goxotasunez beteriko talde profesional bikaina. Mila esker denagatik.”

A. U. Otaño

“Nire jubilaziorako tramiteetan lagundu didate. Aukera guztiak mahai gainean jarriz eta guretzat onena aukeratuz. Benetan tratu ezin hobea, osoa eta profesionala.”

J. O. Urretavizcaya

“Lanean ari nintzen enpresan arazo asko izan nituen: kaleratze bat, nire ospea arriskuan zegoen urteetako lanaren ondoren, etab. Galduta nengoen, ez nekien egoera nola kudeatu, eta jasotako laguntza profesionalari esker, nire eskubideak zeintzuk ziren eta nola erreklamatu jakin nuen. Prozesu osoan lagundu zidaten, urrats bakoitzean ondorioen berri ematen zidaten eta horrek erabakiak hartzen lagundu zidan, eta hori guztia arreta ezin hobearekin, babes eta enpatia handia sentitu bainuen. Benetan eskertzen dizuet.”

R. U. Gandara

Zure zain gaude